jueves, 13 de diciembre de 2007

IBILBIDE BIZIKLETAZ





PATXI ARZAMENDI: "ARABAKO LAUTADAKO ZATIA, BIZIKLETAZ IBILTZEKO APARTA DA, LAU-LAUA ETA ETENDURA GUTXIREKIN"

Duela 37 urte Donostian jaioa, baina gaur egun Zizurkilen bizi den Geografia eta Historiako lizentziatu honek lehen ere zenbait ikerketa historiko burutu zuen. Azkenaldian, ordea, geografia eta natura gustuko dituenez, ingurumenean aritzea erabaki du.
Nola ekin zenion "Vasco Navarro tre naren ibilbidea" liburua idazteari?


1997an Eusko Jaurlaritzarentzat abandonatuta zeuden trenbide sarearen inbentarioa egin nuen. Vasco Navarro trenbidea zen luzeena eta Bergaratik Lizarrarainoko tartea motorrik gabeko ibilgailuentzako eta oinezkoentzako ibilbide bihurtzea gozamen hutsa izan zitekeela konturatu nintzen. Orduz geroztik, bidean zenbait hobekuntza egin da, Arabako Lautadan bereziki, eta egoera berriak ibilbide osoa ezagutzera animatu ninduen. Gida bat argitaratzeko une aproposa zela pentsatu nuen.

Hortik aurrera zein izan da lanaren garapena, zein urrats eman duzu?
Alde batetik bidea bera egin eta aztertu egin dut, apunteak jasoz -paisajearen marrazkiak, deskribapenak, bertakoei elkarrizketak- edota argazkiak ateraz. Bestalde, mapa berriak egiteko orduan kartografia zahar eta berriaz baliatu naiz eta azkenik, egungo zein antzinako agirien bila ibili naiz.
Informazio guztia (grafikoa zein idatzia) bildu ondoren, hurrengo urratsa dena laburbiltzea izan da, liburu itxura eman asmoz. Edukia egituratu eta ibilbidea eskualdeka sailkatu nuen lehenbizi, gero maketazio eta diseinu lana burutu nuen eta ondoren, neuk egindako zirriborroetan oinarrituta mapak egiteko Bilboko enpresa batekin jarri nintzen harremanetan. Lagun itzultzaile baten bitartez euskarazko testua txukundu nuen eta azkenik, grafikagintzan aritzen den enpresa batek, fotokonposaketa eta diseinua egin zuen. Orain, liburua kalean da.

Zein dira gehien eta gutxien gustatu zaizkizun ibilbidearen zati edo tokiak?
Vasco Navarrok igarotzen zituen zati politak asko dira. Arabako Lautadako zatia, esate baterako, bizikletaz ibiltzeko aparta da, lau-laua eta etendura gutxirekin. Arabako Mendialdean natura puri-purian antzeman daiteke. Tristetzen nauena, esate baterako, Bergarako geltoki eder bat bota izana da edo Oñatiko zatia gero eta etendura gehiagoz ikustea.

Nolakoa da ibilbidearen egoera?
Orokorrean ona da, azken bost urteetan poliki-poliki berreskuratzen ari da, batez ere Araban, baina askoz hobeto egon liteke. Txikiziorik handienak 70-80 urteetan gertatu ziren eta leku batzuetan kalteak behin-betikoak dira. Dena den, diru apur batekin elkarlotzeko falta diren zatitxoak erraz konpon daitezke.

Ibilbidea ezagutu eta gero, non bila genezake Vasco Navarroren tren edo lokomotoren arrastorik? Gordetzen al dira?
Oñatiko Vasco Navarro trenbidearen geltoki zaharraren ondoan, monumentu gisa, lurrinezko lokomotora bat aurki dezakegu eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan, berriz, zenbait egongela-bagoi gordetzen da, Ashbury konpainia britainiarrak 1887-95 urte bitartean egindakoak. 1960. urtean Sestaoko La Naval konpainiak egindako 3004 automotore elektrikoa ere Urola bailarako herri horretan dago.

martes, 11 de diciembre de 2007

Arabako kaleak. helbideak

Arabako foru aldundiaren web orrialdean Arabako herri askoren kaleak topatuko ditugu.

Bilatu nahi duzun kalearen izena eta zenbakia jarri eta listo.

kALEAK BILATZEKO




ARABAKO FORU ALDUNDIA : http://www.alava.net/default_e.asp

martes, 4 de diciembre de 2007

Gorbeia mendian


Orain dela gutxi Gorbeia mendira egindako txangoa