lunes, 29 de octubre de 2007

Arabako Errioxa




Arabako Errioxa ondo mugatutako eskualdea dugu, iparraldean Toloño-Kantauri Mendikatearen harresi naturala eta hegoaldean “beste” Errioxarekin muga egiten duen Ebro ibaia dituela. Oso antzinatik populatua, Euskal Herriko trikuharririk interesgarrienetako batzuk aurkituko ditugu inguru honetan (“Sorginaren Txabola” izenekoa kasu), edota historiaurreko herrixka oso baten hondarrak (La Hoya aztarnategian). Bertako klima leuna eta orografia lau samarra lagungarri izan ziren erromatarrak bertan gera zitezen, eta horren ondorio dira esaterako, Mantibleko Zubi ikusgarriak, beste aztarna askorekin batera. Baina batez ere, ikusiko ditugun monumentu gehienak erdi arokoak izango dira, garai horretan Gaztela eta Nafarroaren arteko liskar-gai zelako zonalde hau: Biasteri, Bastida, Buradon-Gatzaga, Urizaharra... denak gotorleku garrantzitsuak ziren. Izan ere, zalantzarik gabeko kokapen estrategikoaz gain, ziur gaude orduko jauntxo eta erregeen gogoan zegoela bertan sortzen den ardo bikainaren ekoizpena kontrolatzea ere. Kontuan izan behar da Arabako Errioxak hartzen dituen 316 km2etatik 80 inguru bertako mahasti ospetsuez estalirik daudela, urtero 30 milioi litro ardo bikain sortuz. Berau dastatu nahi baduzue, herri gehienetan bisita daitezkeen upelategi edo bodegak aurkituko dituzue.

sábado, 27 de octubre de 2007

Gasteiz







Andre Maria Zuria, Gasteizko zaindaria.

Amabirjinaren izena daraman plaza San Migel elizaren azpian dago. Gasteiztarren eguneroko bizitzaren erdigune dugu, eta gainera, oso leku ezaguna da; izan ere, Andre Maria Zuriaren jaiak bertan hasten dira abuztuaren hasieran, Zeledonen jaitsierarekin.

Dakizuenez orain leku ezagun hau lanak direla eta itxita dago, eta segur aski irudi hauek errepikaezinak ditugu.


lunes, 22 de octubre de 2007

ZUIAKO KUADRILA



Arabako iparralde horretan mendeetan gordetako kondaira eta istorio zaharrak berreskuratuko dira.

Zuia da herrialde horien artean handiena, eta horregatik ematen dio kuadrila honi bere izena. Zuiak Murgia du hiriburu. Kuadrila osoak 494 km2 dauzka eta 8.500 biztanle baino gehiago bizi dira han. Orografiak, klimak eta landaretzak paisaia ikusgarriak osatzen dituzte. Paisaia berdeak nagusitzen dira. Harizti, pagadi eta belardi iraunkorrekin inguru honek Euskal Herriak izan ohi duen irudia eskaintzen du. Baliabide horiei guztiei Gorbeia eta Urkiola parke natural izendatu dituztela gehitu behar zaie. Eskualdea bereziki interesgarria bilakatu da eta asko aurkitzeko eta gozatzeko dago bertan. Naturarekin estu lotzen den toki aproposa da.

jueves, 18 de octubre de 2007

Aguraingo kuarila




AGURAINGO KUADRILA ( Araba)
Iparraldean: Gipuzkoarekin muga egiten du, Elgea eta Urkilla mendilerroetako mendietan. Elgean, aipatzekoak dira Artia (1.174 m) eta Saiturri (1.188 m) tontorrak; eta Urkillan, berriz, Aratz (1.443 m), Allaitz (1.231m), Umandia (1.224 m), Olano (1.082 m) eta Arbarrain (1.118m).Hegoaldean:Iturrietako mendiak eta Entzia mendilerroa. Hango tontorren artean, aipagarri ditugu Baio (1.197 m), Bitigarra (1.169 m), Santa Elena (1.110 m), Atxuri (1.106 m) eta Arrigorrista (1.153 m).Ekialdean:Burunda harana (Nafarroa) du mugakide.Mendebaldean:Arabako hiriburua, Gasteiz, du mugakide

jueves, 11 de octubre de 2007







Urrunagako urtegia
ELOSU (LEGUTIANO) -ARABA
URRUNAGA (LEGUTIANO) -ARABA
LEGUTIANO -ARABA
OTXANDIO -BIZKAIA
Urrunagako urtegia Araba eta Bizkaia artean dago, eta, Gorbeia (1.481 m) mendia atzean duela, paisaia zoragarriak inguratzen du. Urtegi gehiena Legutiano Arabako udalerriko lurretan dago; halere zati bat Otxandiokoa da. Enklabe ikusgarri hau Legutianoko erakargarri turistiko nagusienetakoa da eta, hala, aisiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin zerikusia duten jarduerek gero eta garrantzi handiagoa dute inguru hartan. Alde batetik, bi parke daude urtegiaren ertzean, Sorgimendi eta Zabalain hain zuzen, eta horietan mahaiak, parrillak, iturriak eta haurrentzako jolasguneak aurki daitezke. Bestetik, urtegiaren iparraldean, Nazioarteko Arraunketa Eremu bat dago eta uretako hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen dute bertan. Ostalaritza sektorea nabarmen hazi da, batik bat, urtegiari esker. Legutianon, taberna eta jatetxe asko daude, eta udalerriko gainerako herrietan ere, Elosun eta Urrunagan esaterako, landetxeak eta itsaskitegiak topa daitezke. Bestalde, Bizkaiko aldean, urtegiaren zati bat inguratzen duen ibilaldia egin dezakegu. Gomilaz zubia baino lehenago, bidexka batek Mekoleta auzora garamatza, San Bernabe menditik igarota. Bidean, 1999an berriztu zuten elurzulo bat topatuko dugu. Halaber, habitat honetako uretan biltzen den hegazti eta animali multzo esanguratsuak emango digu arreta bereziki. Hain zuzen, urtegiaren mutur batean dago Mendixur Ornitologia Parkea eta Behatokia. Horrez gainera, arrantzale asko joaten dira urtegi honetara ale onenak harrapatzera. Aparkalekuak: Doako aparkalekua dago urtegiaren inguruetan. Jarduerak: Arrauna, arrantza, mendi-ibiliak eta hegaztien behaketa

GORBEIAKO PARKEA









Gorbeiako Parke Naturala







INFORMAZIOAEzagutza Zentroa. Baiaseko Zentrala (Arabatik)Gorbeiako






mendigunearen inguruan eratzen da. Toki hau igo beharrekoa da euskal mendigoizaleentzat. Gailurreko gurutzea (1482m.) inguratzen duten zelaietan artzain-txabolak daude sakabanaturik eta hegal eta haranetan, pagadiak, hariztiak eta haginak daude, konifero, altzifre faltsu eta laritz japoniarraren oihantzeekin batera. Nabaria da Altubeko pagadien basoa. Gune honetan animalia-espezia asko bizi dira elkarrekin (basurdeak, azkonarrak, martak, bisoiak, basakatuak, martin arrantzalea, hegazti harrapariak, igarabak, e.a.). Merezi du irailaren erdialdean oreinen orroa entzutera joateak.Artzain, ikazkin eta olagizonen lurra, Gorbeia paganoa eta erlijiosoa batzen duen elezaharren eszenatokia da ereLurralde historikoakAraba eta Bizkaia. Bi lurraldeen arteko muga markatzen du.KokapenaEuskadiko erdialdeanAzalera20.016 Ha. (Euskal Herriko zabalena)AltitudeaPunturik altuena: Gorbeia mendia (1482 m.)Punturik baxuena: Orozko (320 m.)Bertaratzeko bideaVitoria-Gasteiztik: N-240 errepideak parkea ekialdetik inguratzen du; A-624 Ziorragaraino iristen da eta N-622ari esker posible da hegoaldetik iristea, Murgiatik gertu dauden Zarate eta Sarria herrietatikInteresa duten beste toki batzukGoiuriko ur-jauzia (Gujuli)Murgiako Eztiaren MuseoaOroko Ama Birjinaren SantutegiaOlleriasko Euskal Buztigintza MuseoaGorbeialdeko urtegiakMairuelegorretako kobazuloakAtsedenleku ekipatuakDistantzia Vitoria-Gasteiztik: 24 Km.




































.
















jueves, 4 de octubre de 2007


Hauxe da nire herriko bolatokia. Askotan txapelketak, apostuak, afariak, jaiak... egiten dugun tokia.
Urtero Zigoitia Kuadrilako herrien arteko txapelketa egiten da, txapelketan 200 lagun baino gehiago artzen dugu parte, herri bakoitzak talde bana edo gehiago sortuz.
Era berean, Arabako gainontzeko herri askotan antzeko txapelketak egin ohi dituzte.






Berrikano Bolatokia

lunes, 1 de octubre de 2007




Bolariak hogei metro luze eta hogei zentimetro
zabal den oholaren gainetik arrastaka aurrera egiten
duen eskuko bola, bi kilo eta erdikoa, botatzen du,
ohol horren amaieran dauden lau boloak jaurtitzeko
asmoarekin. Gure probintzian bi bolatoki baino ez
daude, Otxandion alegia.

Ongi etorria

Kaxo! Patxi naiz eta blog honetan Arabarekin zerikusirik duten berriak etab, jartzen saiatuko naiz.
Espero dut zuen gustokoa izatea.