jueves, 13 de diciembre de 2007

IBILBIDE BIZIKLETAZ





PATXI ARZAMENDI: "ARABAKO LAUTADAKO ZATIA, BIZIKLETAZ IBILTZEKO APARTA DA, LAU-LAUA ETA ETENDURA GUTXIREKIN"

Duela 37 urte Donostian jaioa, baina gaur egun Zizurkilen bizi den Geografia eta Historiako lizentziatu honek lehen ere zenbait ikerketa historiko burutu zuen. Azkenaldian, ordea, geografia eta natura gustuko dituenez, ingurumenean aritzea erabaki du.
Nola ekin zenion "Vasco Navarro tre naren ibilbidea" liburua idazteari?


1997an Eusko Jaurlaritzarentzat abandonatuta zeuden trenbide sarearen inbentarioa egin nuen. Vasco Navarro trenbidea zen luzeena eta Bergaratik Lizarrarainoko tartea motorrik gabeko ibilgailuentzako eta oinezkoentzako ibilbide bihurtzea gozamen hutsa izan zitekeela konturatu nintzen. Orduz geroztik, bidean zenbait hobekuntza egin da, Arabako Lautadan bereziki, eta egoera berriak ibilbide osoa ezagutzera animatu ninduen. Gida bat argitaratzeko une aproposa zela pentsatu nuen.

Hortik aurrera zein izan da lanaren garapena, zein urrats eman duzu?
Alde batetik bidea bera egin eta aztertu egin dut, apunteak jasoz -paisajearen marrazkiak, deskribapenak, bertakoei elkarrizketak- edota argazkiak ateraz. Bestalde, mapa berriak egiteko orduan kartografia zahar eta berriaz baliatu naiz eta azkenik, egungo zein antzinako agirien bila ibili naiz.
Informazio guztia (grafikoa zein idatzia) bildu ondoren, hurrengo urratsa dena laburbiltzea izan da, liburu itxura eman asmoz. Edukia egituratu eta ibilbidea eskualdeka sailkatu nuen lehenbizi, gero maketazio eta diseinu lana burutu nuen eta ondoren, neuk egindako zirriborroetan oinarrituta mapak egiteko Bilboko enpresa batekin jarri nintzen harremanetan. Lagun itzultzaile baten bitartez euskarazko testua txukundu nuen eta azkenik, grafikagintzan aritzen den enpresa batek, fotokonposaketa eta diseinua egin zuen. Orain, liburua kalean da.

Zein dira gehien eta gutxien gustatu zaizkizun ibilbidearen zati edo tokiak?
Vasco Navarrok igarotzen zituen zati politak asko dira. Arabako Lautadako zatia, esate baterako, bizikletaz ibiltzeko aparta da, lau-laua eta etendura gutxirekin. Arabako Mendialdean natura puri-purian antzeman daiteke. Tristetzen nauena, esate baterako, Bergarako geltoki eder bat bota izana da edo Oñatiko zatia gero eta etendura gehiagoz ikustea.

Nolakoa da ibilbidearen egoera?
Orokorrean ona da, azken bost urteetan poliki-poliki berreskuratzen ari da, batez ere Araban, baina askoz hobeto egon liteke. Txikiziorik handienak 70-80 urteetan gertatu ziren eta leku batzuetan kalteak behin-betikoak dira. Dena den, diru apur batekin elkarlotzeko falta diren zatitxoak erraz konpon daitezke.

Ibilbidea ezagutu eta gero, non bila genezake Vasco Navarroren tren edo lokomotoren arrastorik? Gordetzen al dira?
Oñatiko Vasco Navarro trenbidearen geltoki zaharraren ondoan, monumentu gisa, lurrinezko lokomotora bat aurki dezakegu eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan, berriz, zenbait egongela-bagoi gordetzen da, Ashbury konpainia britainiarrak 1887-95 urte bitartean egindakoak. 1960. urtean Sestaoko La Naval konpainiak egindako 3004 automotore elektrikoa ere Urola bailarako herri horretan dago.

martes, 11 de diciembre de 2007

Arabako kaleak. helbideak

Arabako foru aldundiaren web orrialdean Arabako herri askoren kaleak topatuko ditugu.

Bilatu nahi duzun kalearen izena eta zenbakia jarri eta listo.

kALEAK BILATZEKO




ARABAKO FORU ALDUNDIA : http://www.alava.net/default_e.asp

martes, 4 de diciembre de 2007

Gorbeia mendian


Orain dela gutxi Gorbeia mendira egindako txangoa

viernes, 23 de noviembre de 2007

Arabako Mendialdea, kanpezuko kuadrila




INFORMAZIOA
Antoñanako Administrazio-Batzarra
01128 Ikuztegiko Aldapa, 1

Kanpezu- Arabako Mendialdea kuadrila
01110 Vitoria-Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
Santikurutze Kanpezu
Tel. 945 40 54 24
http://www.montanaalavesa.com

Natura pribilegiatu batez gozatuz, ibilbide hau Peñacerrada-Urizaharran (1) hasiko dugu; hiri honek Erdi Aroko harresiaren zati bat mantentzen du eta bere inguruetan Espainian aurkitu den anbar-aztarnategi bakarra dago, bertan Museo bat sortu nahi delarik. Jarraian, A-2124 errepidea hartu behar duzu, Vitoria-Gasteizerako bidean eta, gutxi gora behera 3 kilometrotara, desbideratu Barojatik pasatzeko (A-3129 errepidetik) eta Faido (2) herrira iristeko. Bertan, Harkaitzeko Andre Mariaren baseliza, kobazulo batean egina, bisitatu dezakezu. Faidotik A-3134 hartu eta Marquinezera (3) eramango gaitu; bertan, San Juan baseliza erromanikoa eta eta “gobak” edo kobazulo artifizialak nabarmentzen dira. Puntu horretan, atzera egin eta BU-741 errepidera irten begar dugu, Bajauriraino. Hortik, A-3132 errepidetik, Lagranera (4) iritsiko gara. Bertan Izki Golf dago, golk publiko bakarra Araba osoan. Proposatzen dizugu Pipaoneraino (5) hurbiltzea, bertako Etnografia Museoa bisitatzeko. Lagranera bueltatu eta A-3130 errepidetik jarraitu Bernedora (6) joateko; herri horretan, oraindik ere, gaztelu baten hondarrak eta harresiaren zati bat ikus daitezke. Hortik aurrera, A-3136 hartu behar duzu Antoñanara (7) iristeko; Erdi Aroan du jatorria hiribildu honek, eta bere harresiak Euskadiko Monumentu Nazionaltzat hartu izan dira. Bisitaldi honen ondoren, hartu A-132 errepidea eta jarraitu Santikurutze Kanpezurantz (8); eskualdeko hiriburua da eta eraikin interesgarriak ditu. Kanpezutik Haranara (9) hurbil zaitezke, A-2128 errepidea jarraituta; Arabako Mendialdeko toki ederra da, herrixkez eta paisaia ederrez apaindua. Jarraitu ondoren Maezturaino (10), A-3118 eta A-3114 errepideetatik; bertan interes handiko jauretxeak aurkituko dituzu. Ibilbidea amaitzear dago, baina ez ahaztu A-4124a hartzea, Korreseraino (11), bertan baitago Izki Parke Naturalerako

lunes, 12 de noviembre de 2007

ARAIALDEA





AIARAKO KUADRILA
Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziko bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Laudio da.



Aiara (gaztelaniaz: Ayala) Arabako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. Bere hiriburua Arespalditza da, baina beste 22 herriz ere osatua dago.

Historikoki garrantzi handia izan du, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 2.500 biztanlera ere ez da ailegatzen udalerri osoa.

viernes, 9 de noviembre de 2007

Mairulegorreta


Mairulegorreta kobazuloa, Gorbeia mendian, Muruatik igota aurkituko ditugu.

Esaten duten arabera, 14 km sakonera dute.

lunes, 5 de noviembre de 2007

TREBIÑU





Trebiñu Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Gasteizen hegoaldera kokatzen dena. 1.333 biztanle ditu (2005). Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanleen gehiengoa Arabako parte izatearen aldarria hainbatean azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzonekin batera Trebiñuko konderria osatzen du.

Trebiñuko herritarren gehiengoak Arabako parte izateko tramiteei ekiteko eskatu zuen erreferendum bidez. Baina Gaztela eta Leongo Autonomia Estatutuak Trebiñu Araban sartu ahal izateko, Burgosko Diputazioaren eta Gaztela eta Leongo oniritzia exigitzen du. bi entitateok, orain arte, trebiñuarren eskaerei muzin egin diete.

TREBIÑU ARABA DA!

lunes, 29 de octubre de 2007

Arabako Errioxa




Arabako Errioxa ondo mugatutako eskualdea dugu, iparraldean Toloño-Kantauri Mendikatearen harresi naturala eta hegoaldean “beste” Errioxarekin muga egiten duen Ebro ibaia dituela. Oso antzinatik populatua, Euskal Herriko trikuharririk interesgarrienetako batzuk aurkituko ditugu inguru honetan (“Sorginaren Txabola” izenekoa kasu), edota historiaurreko herrixka oso baten hondarrak (La Hoya aztarnategian). Bertako klima leuna eta orografia lau samarra lagungarri izan ziren erromatarrak bertan gera zitezen, eta horren ondorio dira esaterako, Mantibleko Zubi ikusgarriak, beste aztarna askorekin batera. Baina batez ere, ikusiko ditugun monumentu gehienak erdi arokoak izango dira, garai horretan Gaztela eta Nafarroaren arteko liskar-gai zelako zonalde hau: Biasteri, Bastida, Buradon-Gatzaga, Urizaharra... denak gotorleku garrantzitsuak ziren. Izan ere, zalantzarik gabeko kokapen estrategikoaz gain, ziur gaude orduko jauntxo eta erregeen gogoan zegoela bertan sortzen den ardo bikainaren ekoizpena kontrolatzea ere. Kontuan izan behar da Arabako Errioxak hartzen dituen 316 km2etatik 80 inguru bertako mahasti ospetsuez estalirik daudela, urtero 30 milioi litro ardo bikain sortuz. Berau dastatu nahi baduzue, herri gehienetan bisita daitezkeen upelategi edo bodegak aurkituko dituzue.

sábado, 27 de octubre de 2007

Gasteiz







Andre Maria Zuria, Gasteizko zaindaria.

Amabirjinaren izena daraman plaza San Migel elizaren azpian dago. Gasteiztarren eguneroko bizitzaren erdigune dugu, eta gainera, oso leku ezaguna da; izan ere, Andre Maria Zuriaren jaiak bertan hasten dira abuztuaren hasieran, Zeledonen jaitsierarekin.

Dakizuenez orain leku ezagun hau lanak direla eta itxita dago, eta segur aski irudi hauek errepikaezinak ditugu.


lunes, 22 de octubre de 2007

ZUIAKO KUADRILA



Arabako iparralde horretan mendeetan gordetako kondaira eta istorio zaharrak berreskuratuko dira.

Zuia da herrialde horien artean handiena, eta horregatik ematen dio kuadrila honi bere izena. Zuiak Murgia du hiriburu. Kuadrila osoak 494 km2 dauzka eta 8.500 biztanle baino gehiago bizi dira han. Orografiak, klimak eta landaretzak paisaia ikusgarriak osatzen dituzte. Paisaia berdeak nagusitzen dira. Harizti, pagadi eta belardi iraunkorrekin inguru honek Euskal Herriak izan ohi duen irudia eskaintzen du. Baliabide horiei guztiei Gorbeia eta Urkiola parke natural izendatu dituztela gehitu behar zaie. Eskualdea bereziki interesgarria bilakatu da eta asko aurkitzeko eta gozatzeko dago bertan. Naturarekin estu lotzen den toki aproposa da.

jueves, 18 de octubre de 2007

Aguraingo kuarila




AGURAINGO KUADRILA ( Araba)
Iparraldean: Gipuzkoarekin muga egiten du, Elgea eta Urkilla mendilerroetako mendietan. Elgean, aipatzekoak dira Artia (1.174 m) eta Saiturri (1.188 m) tontorrak; eta Urkillan, berriz, Aratz (1.443 m), Allaitz (1.231m), Umandia (1.224 m), Olano (1.082 m) eta Arbarrain (1.118m).Hegoaldean:Iturrietako mendiak eta Entzia mendilerroa. Hango tontorren artean, aipagarri ditugu Baio (1.197 m), Bitigarra (1.169 m), Santa Elena (1.110 m), Atxuri (1.106 m) eta Arrigorrista (1.153 m).Ekialdean:Burunda harana (Nafarroa) du mugakide.Mendebaldean:Arabako hiriburua, Gasteiz, du mugakide

jueves, 11 de octubre de 2007







Urrunagako urtegia
ELOSU (LEGUTIANO) -ARABA
URRUNAGA (LEGUTIANO) -ARABA
LEGUTIANO -ARABA
OTXANDIO -BIZKAIA
Urrunagako urtegia Araba eta Bizkaia artean dago, eta, Gorbeia (1.481 m) mendia atzean duela, paisaia zoragarriak inguratzen du. Urtegi gehiena Legutiano Arabako udalerriko lurretan dago; halere zati bat Otxandiokoa da. Enklabe ikusgarri hau Legutianoko erakargarri turistiko nagusienetakoa da eta, hala, aisiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin zerikusia duten jarduerek gero eta garrantzi handiagoa dute inguru hartan. Alde batetik, bi parke daude urtegiaren ertzean, Sorgimendi eta Zabalain hain zuzen, eta horietan mahaiak, parrillak, iturriak eta haurrentzako jolasguneak aurki daitezke. Bestetik, urtegiaren iparraldean, Nazioarteko Arraunketa Eremu bat dago eta uretako hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen dute bertan. Ostalaritza sektorea nabarmen hazi da, batik bat, urtegiari esker. Legutianon, taberna eta jatetxe asko daude, eta udalerriko gainerako herrietan ere, Elosun eta Urrunagan esaterako, landetxeak eta itsaskitegiak topa daitezke. Bestalde, Bizkaiko aldean, urtegiaren zati bat inguratzen duen ibilaldia egin dezakegu. Gomilaz zubia baino lehenago, bidexka batek Mekoleta auzora garamatza, San Bernabe menditik igarota. Bidean, 1999an berriztu zuten elurzulo bat topatuko dugu. Halaber, habitat honetako uretan biltzen den hegazti eta animali multzo esanguratsuak emango digu arreta bereziki. Hain zuzen, urtegiaren mutur batean dago Mendixur Ornitologia Parkea eta Behatokia. Horrez gainera, arrantzale asko joaten dira urtegi honetara ale onenak harrapatzera. Aparkalekuak: Doako aparkalekua dago urtegiaren inguruetan. Jarduerak: Arrauna, arrantza, mendi-ibiliak eta hegaztien behaketa

GORBEIAKO PARKEA









Gorbeiako Parke Naturala







INFORMAZIOAEzagutza Zentroa. Baiaseko Zentrala (Arabatik)Gorbeiako






mendigunearen inguruan eratzen da. Toki hau igo beharrekoa da euskal mendigoizaleentzat. Gailurreko gurutzea (1482m.) inguratzen duten zelaietan artzain-txabolak daude sakabanaturik eta hegal eta haranetan, pagadiak, hariztiak eta haginak daude, konifero, altzifre faltsu eta laritz japoniarraren oihantzeekin batera. Nabaria da Altubeko pagadien basoa. Gune honetan animalia-espezia asko bizi dira elkarrekin (basurdeak, azkonarrak, martak, bisoiak, basakatuak, martin arrantzalea, hegazti harrapariak, igarabak, e.a.). Merezi du irailaren erdialdean oreinen orroa entzutera joateak.Artzain, ikazkin eta olagizonen lurra, Gorbeia paganoa eta erlijiosoa batzen duen elezaharren eszenatokia da ereLurralde historikoakAraba eta Bizkaia. Bi lurraldeen arteko muga markatzen du.KokapenaEuskadiko erdialdeanAzalera20.016 Ha. (Euskal Herriko zabalena)AltitudeaPunturik altuena: Gorbeia mendia (1482 m.)Punturik baxuena: Orozko (320 m.)Bertaratzeko bideaVitoria-Gasteiztik: N-240 errepideak parkea ekialdetik inguratzen du; A-624 Ziorragaraino iristen da eta N-622ari esker posible da hegoaldetik iristea, Murgiatik gertu dauden Zarate eta Sarria herrietatikInteresa duten beste toki batzukGoiuriko ur-jauzia (Gujuli)Murgiako Eztiaren MuseoaOroko Ama Birjinaren SantutegiaOlleriasko Euskal Buztigintza MuseoaGorbeialdeko urtegiakMairuelegorretako kobazuloakAtsedenleku ekipatuakDistantzia Vitoria-Gasteiztik: 24 Km.




































.
















jueves, 4 de octubre de 2007


Hauxe da nire herriko bolatokia. Askotan txapelketak, apostuak, afariak, jaiak... egiten dugun tokia.
Urtero Zigoitia Kuadrilako herrien arteko txapelketa egiten da, txapelketan 200 lagun baino gehiago artzen dugu parte, herri bakoitzak talde bana edo gehiago sortuz.
Era berean, Arabako gainontzeko herri askotan antzeko txapelketak egin ohi dituzte.






Berrikano Bolatokia